Beira birziklatzen erakusteko karpa Oñatin

Mireia Bikuña 2012ko urtarrilaren 26a

Herriko plazan ipiniko dute bihar, egubakoitza, 17:00etatik 20:00etara arte. Bi aditu egongo dira azalpenak ematen, eta jolasak eta bestelakoak egingo dituzte.

Karpan beira birziklatzeko prozesua eta haren onurak azalduko dituzte. Horrekin batera, edukiontzi berdeetan beirazko poteak, beirazko botilak eta beirazko flaskoak bakarrik bota daitezkeela ere erakutsiko dute. Aldiz, ezin dira bota portzelanak, zeramikak, txapak, tapoiak, edalontziak, fluoreszenteak, kopak...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak