Hona hemen ikastetxe bakoitzaren ate irekien egunak hurrenkeraz:
Txantxiku Ikastola:
- Ate irekiak: Urtarrilak 27, 17:00-19:00. Patxin eta Potxin pailazoen emanaldia
- Bilera informatiboa: Urtarrilak 30, 18:30. Proiektu pedagogikoa aurkeztuko dute.
Elkar Hezi:
- Ate irekiak: Urtarrilak 28, 12:00. Luncha. Egun horretan joan ezin duenak, beste edozein egunetan joan daiteke, 943 71 82 72 telefonora deituta.
- Tailerra: Urtarrilak 28, 11:00. Musikoterapia tailerra egingo dute, 0-3 urteko umeen suspertze goiztiarra lantzeko; eta sukaldaritza ikastaroa 3-6 urteko umeendako.
Errekalde Herri Eskola:
- Ate irekiak: Urtarrilak 28, 17:00. Bideoak, jokoak, txokolate-jana, magia ikuskizuna eta tailerrak: bitxigintza, birziklatze, dantza eta makillaje ikastaroak.
Zuazola-Larraña Institutua:
- Ate irekiak: Urtarrilak 31, 18:30.
- Hezkultur: Hezkuntza eta kultura batzekko askotariko ekitaldiak egingo dituzte