100 bat ikasle lan orientazioari buruzko jardunaldian

Mireia Bikuña 2012ko urtarrilaren 25a

Oñatiko Enpresagintza fakultatean bildu dira Enpresa Administrazioko azken urteko ikasleak. Ikasketak bukatu ondoren izango dituzten lan-aukerak ezagutzeko helburuarekin antolatu dute jardunaldia. Besteak beste, Silverspace, Artium, Bodegas y Bebidas, Lanbide eta Fagor Arrasateko ordezkariak egon dira ikasleekin.

Ikasketetako azken urtean kezka ugari izan ohi dituzte ikasleek, eta ez bakarrik azterketen edo karrera amaierako proiektuen ingurukoak, euren lan-etorkizuna bideratzeko moduari buruzko zalantzak ere izaten dituzte: besteen kontura lan egin, ekintzailea izan edo atzerrian lana topatzea. Horiek guztiak aztertuko dituzte Oñatiko fakultatean. Gainera, curriculuma nola idatzi eta lan-elkarrizketak nola prestatu ikusi dute.

Askotariko ekintzak

Jardunaldia 09:00etan nhasi dute. Enpresagintzako koordinatzaileak lan aukerei buruz egin du berba. Ondoren Ekonomisten Euskal Elkargoko ordezkari Iluminada Apariciok lan merkatuan dituzten aukeren gainean mintzatu da. Gainera, Jokin Laspiurrek Txinan izandako esperientzia kontatu die.

Tailerrak

Bestalde, lau tailerretan parte hartu dute: pertsonei buruzkoa, logistikaren gainekoa, marketina oinarri hartuta, eta finantzei buruzkoa. Lan orientazioari buruzko jardunaldia bukatzeko bi hitzaldi egingo dituzte: Aurkitu zure bokazioa delakoa, eta curriculumak idazteko eta aurrez-aurreko elkarrizketak prestatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak