Argentinarako 31. edukiontzia bidean

Mireia Bikuña 2012ko urtarrilaren 25a

Urritik gertu egon arren, Argentinako inportazio sisteman egondako aldaketengatik, martitzenean, hilaren 24an kargatu zuten 31. edukiontzia. Materiala Jose C. Paz eta Jujuyn banatuko dute. Hurrengo edukiontzia maiatza-ekainean bidaliko dute.

Argentinako inportazio sisteman izandako aldaketek, Hemansoloñak Bidebarrietan duen lokaleko material bilketa etetea ekarri zuen. Edukiontzia bidali ostean, otsailaren 1ean hasiko dira berriro ere materiala batzen: eguaztenetan eta eguenetan, 18:30etik 20:30era arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak