Hezkuntza eta kultura batzeko ekitaldiak Zuazola-Larraña Institutuan

Mireia Bikuña 2012ko urtarrilaren 25a

VI. Hezkultur aurkeztu dute gaur. Ikasleek, irakasleek eta gurasoek bat egin dute kultura astearen nondik norakoak erakusteko. Ekitaldiak elkarrekin egingo dituzte: tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak... Hilaren 30ean hasi eta otsailaren 3ra arte. Euren hitzetan "Hezkultur egiten dugu institutuko bizitzan, ikasleen, gurasoen, irakasleen eta herritarren parte-hartzea bultzatzeko eta gauzatzeko".

Egingo dituzten ekitaldiak dira:

Hilaren 30

  • 14:30ean: Tailerrak: bitxigintza, argazkigintza, laborategiako esperimentuak, talogintza, herri kirolak...

Hilaren 31

  • 14:30: Film laburrak. Kukutzako proiektuaren aurkezpena.
  • 18:30: Ate irekiak

Otsailak 1

  • 12:00: Eriz magoa
  • 15:30. Coaching saioa zaldiekin
  • 18:30: Hitzaldia Garbiñe Arrizabalagaren eskutik

Otsaialk 2

  • ETBko 'Ni mas ni menos' saiora bisita
  • 14:30: Comenius eguna

Otsailak 3

  • 12:00 y 18:30: Munstroak antzezlanaren emanaldia

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak