Turista gehiago Oñatin 2011n

Mireia Bikuña 2012ko urtarrilaren 24a

17.481 pertsona para ziren iaz turismo bulegotik, 2010ean baino %10 gehiago. Turista gehienak Espainiar Estatutik etorritakoak izan ziren (9.345), eta horien artean gehienak katalanak. EAEko turistak 4.906 izan dira, eta bisita gidatuetan 9.305 lagunek parte hartu dute.

Turismo bulegoak emandako datuen arabera, honela banatzen da turista kopurua jatorriaren arabera:

  • Oñatiarrak: 1.637
  • EAEkoak: 4.906
  • Espainiar Estatukoak: 9.345
  • Atzerritarrak: 1.593

 

Euskaldunen artean bizkaitarrak izan ziren nagusi (%50), gipuzkoarrak %38 eta arabarrak %12. Atzerritarrei dagokionez, frantziarrak, italiarrak eta latinoamerikarrak.

Andaluziarrak gora

Espainiar Estatuko turistei dagokionez, beste urte batez, katalanak izan ziren nagusi. Bigarren lekuan madrildarrak eta hirugarren balentziarrak. Turismo bulegoan azpimarratu dute Andaluziatik etorriko turisten kopurua. "Hazkunde nabarmena izan du", esan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak