Ate irekiak eta matrikula epea Txaloka ludotekan

Mireia Bikuña 2012ko urtarrilaren 24a

Gaur, hilak 24, eta eguenean, hilak 26, zabalduko dituzte ludotekako ateak. Deialdia, bereziki, haurrak dituzten gurasoendako da. Hala gura badute, euren seme-alabekin joan daitezke ludotekara.  Bestalde, otsailetik ekainera arte ludotekak ematen duen zerbitzua erabili gura dutenek orain dute aukera. Informazioa eskatu edo izena emateko Ludoteka zabalik dago astelehenetik egubakoitzera, (16:30-19:30).

 

Txaloka ludotekako arduradunak gainera, jostailuak konpartitu eta etxean baztertuta dauden jostailuei bizia emateko hainbat egitasmo ipiniko dituzte abian datozen egunetan.

Truki-truke programaren bidez, egunean, euren jostailuak trukatzeko aukera izango dute umeek. Hala, aukera izango dute jolas berriak ezagutzeko, besteekin konpartitzeko eta ardurak hartzeko.

Beste ekimen batzuk

Bestalde, etxean dituzten jostailuak ludotekara eroateko aukera izango dute. Nirea zuretzat egitasmoarekin, euren jostailuak lagunei erakusteko aukera izango dute. 

Azkenik, Berpiztuz delako ekintzarekin, etxean baztertuta dituzten jostailuei bizia emango diete ludotekan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak