Antzerkia, tailerrak eta ate irekiak Oñatiko Elkar Hezin

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko urtarrilaren 23a

Oñatiko Elkar Hezi ikastetxean hainbat ekimen antolatu dituzte hurrengo egunetarako. Zapatuan izan zen lehena, Ogro Txikia antzezlanarekin, Santa Ana antzokian. Oraingo astean ere izango dira, ikastetxean bertan, hauek: bihar, martitzena, eta etzi, lorezaintza tailerrak izango dira, 17:00etatik aurrera, ikasle zein gurasoendako (eguaztenean). Zapatuan, ostera, Ate irekien eguna egingo dute; 12:00etan hasiko da eta luntxa ere izango da bertaratzen direnendako. Aurretik, musikoterapia eta sukaldaritza tailerrak ere bai.

Otsailaren 2rako, Magia tailerra antolatu dute (17:00) eta 7rako erlaxazio teknikak familian (18:30). Hauek ere ikastetxean izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak