Kolpe latza jaso du Natra-Oñatik Valladoliden

Irati Goitia 2012ko urtarrilaren 22a

105-69. Horixe atzo Nata-Oñatik Valladoliden aurka jokatutako partiduko emaitza, benetan emaitza txarra. Aurkariak oso gogor jokatu zuen defentsan eta oñatiarrek ezin izan zioten horri aurre egin

Lehen laurdena ez zen erabat ona izan, baina bai txukuna. Oñatiarrak erasoan nahiko ondo ibili ziren eta defentsan etxekoei erraztasunak eman zizkieten arren, lortu zuten aurkariari eustea. Gauzak horrela, 27 eta 22ko aldeaz amaitu zen lehen laurdena.

Ondoren etorri zen kolpea. Valladolideko jokalariak oldarkor irten ziren kantxara bigarren laurdenean eta oso defentsa erasotzailea egin zuten. Faltaren mugan ibili ziren beti etxekoak eta epaileak, gainera, hala jokatzen utzi zien. Horrela, baloi asko lapurtu zizkieten oñatiarrei eta 30 puntuko partziala egitea lortu zuten. Buelta emateko alde handiegia zen hori."Bigarren zatirako norgehiagoka ia bukatuta zegoen". Horixe adierazi digu Xabi Igartua entrenatzaileak. Hala ere, Igartuaren mutilak ondo aritu ziren hirugarren laurdenean eta entrenatzailea saiatu zen gauza berriak probatzen. Azkenerako baina, erabat nekatuta eta haserre ibili ziren. "Partidua bukatzeko desiratzen geunden, izan ere, epailearekin haserre geunden eta baita geure buruarekin. Gure helburua izan zen inork minik ez hartzea eta eginiko protestetan epaileak fitxarik ez kentzea. Etxera itzultzeko gogoz geunden". Laburtuz, ahazteko modukoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak