Partidua parekatua izan zen, baina nafarrek agindu zuten markagailuan. Beti egon ziren aurretik markagailuan: gehienez ere, hiru goleko errentarekin. Atsedenean 15-13 zeuden aurretik Etxabururen mutilak.
Bigarrenean asko estutu zuten Balonmano Huesca taldekoek, eta jokaldi onak eginaz, lehia berdindu zuten (27-27) bukaerarako lau minuru falta zirenean. Handik aurrera baina, nahi eta ezin ibili ziren. Anaitasunak egin zituen azken bi golak.