Idoia Etxeberriak Goienari eskainitako elkarrizketan adierazi du oso pozik dagoela jasotako sariarekin eta ez zuela espero: "Erdi bukatuta neukan ipuin bat da, duela pare bat urte lanetik etxerako bidean trenean idatzi nuena. Azken orrazketak falta zintzaizkion eta lehiaketa ikusi nuenean pentsatu nuen aitzakia ona zela ipuina bukatzeko. Saria sorpresa polita izan da eta ilusio handiarekin jaso dut".
Sari gisa 3.700 euro jasoko ditu Etxeberriak eta bere lana argitaratu egingo da. Ohi bezala, Zarauzko ikastetxeetan doan banatuko ditu liburuaren 2.500 ale Zarauzko Euskara Zerbitzuak. Argitalpena sari banaketa egunean kaleratuko da, 2012ko apirilean.