Hondakin gutxiago eta ongizate gehiago

Irati Goitia 2012ko urtarrilaren 19a

Hondakin gutxiago sortzeak duen garrantziaz kontzientzia hartzeko helburuarekin, erakusketa jarri dute Oñatiko kultura etxean. Bertan Gipuzkoan abian jarritako hainbat kanpaina ezagutu daitezke. Bisita gidatuak ere egin dituzte.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Mankomunitateak antolatuta hondakin gutxiago sortzeari buruzko erakusketa dago ikusgai Oñatiko kultura etxean.

Zortzi moduluk osatzen dute erakusketa eta atal bakoitzean Gipuzkoan hondakinak murrizteko garatu den kanpaina bat azaltzen da.

Eskola umeekin bisita gidatuak ere egin dituzte, DBH bigarren mailako ikasleekin, zehazki. Fitxa eta ariketen bitartez Gipuzkoan egin diren kanpainak ezagutarazi eta hondakin gutxiago sortzearen garrantzia azaltzen zaie gaztetxoei.

Erakusketa ibiltaria da eta hilaren 22an Oñatin ateak itxi ostean, Debagoieneko beste herrietan egongo da ikusgai. Horrela, erakusketa bailara osoko 600 ikaslek bisitatzea espero da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak