Udalak 3.000 inbertsioa egin behar izan du ataria kudeatzen duen Acting enpresak Santa Anako sarrerak salgai ipintzeko. "Erosleak atarian sartzen direnean Oñatiko ikuskizuna aukeratu eta Santa Anako planoan aukeratu beharko ditu sarrerak. Zenbakitutako jarlekuak izango dira. Ordainketa egin ahal izango dute Visa txartelarekin edo Paypal bidez. Internet bidez saltzen ez diren sarrerak lehiatilan ipiniko ditugu", esan zuten. Erabiltzaileak ohitu arte, Udalak hartuko du bere gain kosto hori.
Dagoeneko sarrerak eros daitezke Contra el viento sur (hilak 27, 22:30) eta Los animales de Don Baltasar (hilak 29, 17:00) ikuskizunetarako.
Zinemarako makina digitala
Bestalde, teknologia berrietara egokitzeko zinema emanaldiak egiteko makina digitala erosi du Udalak. 57.000 euroko aurrekontuarekin 2D formatoan emateko makina berria erosi du –Eusko Jaurlaritzak %30 finantzatuko du–.