Antonio Giraldo, Oñatiko Altuna Hermanos enpresako 58 urteko langilea zapatuan hil zen lan istripu batengatik sei egun koman egon eta gero, eta bere lankideek egun osoko lanuztea egin zuten astelehenean. Gaur, esan moduan, elkarretaratzea egin dute.
ELA, LAB eta CCOO sindikatuek adierazi dutenez, Gipuzkoan aurten lanean hil den lehen behargina da. Sindikatuek eskatu diete Osalani eta lan Ikuskaritzari gogortzeko lan segurtasunak bermatzeko neurriak. Eta, gogora ekarri dute iaz 64 langile hil zirela lanean zihardutela.