Joseba Barandiaran: "Hazkundeari eta langabeziari dagokienez datu lar onik ezin dugu espero datozen bizpahiru urteetan"

Julen Iriondo 2012ko urtarrilaren 18a

Joseba Barandiaran ekonomialari ezagunak egungo krisi egoerari buruzko hitzaldia egin zuen atzo iluntzean Oñatiko kultura etxean. Barandiaranek adierazi zuen epe laburrean atzeraldi “ustez txiki bat” jasango duela gure ekonomiak, datorren urtebete inguruan “kalteak” ekarriko dituena.

Datozen bizpahiru urteetan, berriz, “aldaketa sakonik ez badago”, hazkundeari eta langabeziari dagokionez datu “lar onik” ezin dela espero gaineratu zuen.

Epe luzeagora begira, testuinguru berrira egokitzen asmatu beharko dugula zioen ekonomialari legazpiarrak, eta horretarako gakoak izango direla hezkuntza, eta ikerketa, garapena eta berrikuntza.

EAJren Gipuzku Buru Batzarrak 2012rako martxan jarri duen Ekintza Egitasmoko hitzaldietako bat izan zen Oñatikoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak