"Lan baldintza duinak" exijitu dituzte

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko urtarrilaren 18a

Oñatiko ezker abertzaleak "lan baldintza duinak" exijitu ditu eta elkartasuna adierazi die joan zen zapatuan, lan istripuaren ondorioz, hil zen Altuna Hermanos enpresako Antonio Giraldo langilearen familiari. "Lan baldintza duinak, heriotza gehiagorik ez" lelopean Oñatiko plazaren aurrean elkartu ziren 30 bat lagun atzo iluntzean, ezker abertzaleak deituta. Gaur eguerdiko 12:10erako, beste elkarretaratze bat deitu dute enpresako langileek lantegiaren aurrean, Zubillagan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak