Andrakan taldeak girotuko du Antton taberna egubakoitzean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2012ko urtarrilaren 18a

Urtarrilak 20, egubakoitza, izango da musika saioa, 20:00etan. Andrakan boskoteak pop eta folk kutsua duen musika egiten du. Klasikoak diran musika tresnak erabiltzen dituzte, baina baita folk inguruko beste musika tresna batzuk ere; besteak beste, mandolina, banjoa, tronpeta... Cafe Teatro, Arima Beltza eta Lili Moon taldeetan ibilitako musikariek osatzen dute Andrakan: Iban Urizar, ahotsa eta gitarra akustikoa; Patxi Zabaleta, ahotsak, gitarra elektrikoa, banjoa eta ukelelea; Carlos Cebrian, mandolina; Andoni Mujika, baxua; eta, Rafa Furnier, bateria eta ahotsak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak