Tanttakak Oñatin eskainiko duen azken antezlanerako sarrerak salgai sarean

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko urtarrilaren 17a

Urtarrilaren 27 eta 29rako bi antzerki emanaldi antolatu ditu Oñatiko Santa Ana antzokian: Contra el viento del norte (gaztelaniaz), helduendako eta Los animales de Don Baltasar (hitzik gabea), umeendako. Sarrerak salgai jarri dituzte sarean; izan ere, aurrerantzean ez dituzte Kultur Etxean salduko.

  • Urtarrilaren 27an, barikuan, Contra el viento del norte ikus ahal izango da. 22:30ean. Sarrerak.
  • Urtarrilaren 29an, domekan, Los animales de Don Baltasar. 17:00etan. Sarrerak.

Contra el viento del norte, Tanttakaren azken lana da. Fernando Bernuesek zuzendutako antzezlana. Joseba Apaolaza, Kike Diaz de Rada, Itziar  Atienza eta Vitoria Rogado dira antzezleak, denak ere oso ezagunak.

Emakumezko eta gizonezko baten arteko harreman sekretua kontatzen da, harreman birtuala, beti ere; sarekoa, posta elektroniko bidezkoa, kasualitatez hasten den harremana, gainera. Harreman hori inoiz aurrez aurrekoa bilakatuko da?


Los animales de Don Baltasar Teatro Teloncillo konpainiaren lana da. Valladolidekoak dira. Onomatopeiak, irudiak eta musika dira protagonistak. Ez berbak. Hiru eta sei urte arteko umeei zuzendutako lana da. Beatriz Actisen ipuin batean oinarrituta dago. 50 minutu iraungo du.

Sarrerak sarean, Kultura Etxean ez

Aurrerantzean, sarrerak ez dituzte Kultur Etxean salduko, BarraBarra webgunetik salduko dira. Webgune horretan saldu barik geraratzen direnak, takilan jarriko dituzte salgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak