Ezbeharra, astelehenean, hilaren 9an, gertatu zen Oñatiko Zubillaga auzoan dagoen Altuna enpresan, 16:30ak inguruan. Esmeril harri bat askatu eta kolpeak jasan zituen buruan eta gorputzean 58 urteko gizonezko oñatiarrak. Larrialdi zerbitzuetakoak bertaratu eta larri eraman zuten Gasteizko Santiago Ospitalera han dute-eta aurpegiko zauriak sendatzeko sail berezia. Zainketa intentsiboen unitatera eraman zuten. Atzo, zapatuan, baina hil egin zen 58 urteko gizonezko oñatiarra.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.