Oñati, bizitzeko toki onenetakoa

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko urtarrilaren 13a

Hego Euskal Herriko eta Espainiako 643 herri, 10.000 biztanletik gorakoak, aztertu dituzte Oviedoko Unibertsitateko hiru ikerlarik. Herri horien bizi kalitate maila neurtu dute. Eta ondorioa izan da Oñati dela ondoen bizi den herrietako bat. 17. dago zerrendan. Gorenean dago Iruñea. Getxo, Burlata, Zarautz eta Donostia ere ageri dira 20ko zerrendan.

Revista de Economia Aplicada aldizkarian argitaratu dute ikerketa. Zerrenda osatzeko, hainbat faktore hartu dituzte kontuan: kontsumoa, gizarte zerbitzuak, etxebizitza, garraiobideak, ingurumena, lan merkatua, osasuna, kultura, kirola, aisialdia, hezkuntza, segurtasuna, ikasketa maila…

Esandako moduan, Iruñea da bizitzeko tokirik onena, ikerketa horren arabera. Haren atzetik daude Laredo, Soria, Jaca, Torrelodones, Zafra, Banyoles, Getxo, Tres Cantos eta Burlata.

Oñati 17. postuan ageri da eta Zarautz 13.ean. Donostia 20.ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak