San Martinen egiten diharduten 39 etxeen zozketan parte hartu ahal izango dute 2011ko abenduaren 1a baino lehen Etxebiden izena emanda eta Oñatin bi urte lehenagotik erroldatuta daudenak. Dena den, mugikortasun arazoak dituzten pertsonek ez dute erroldaren baldintza derrigorrez bete behar, baina oñatiarrek izango dute lehentasuna. 2010eko diru-sarrerak hartuko dituzte aintzat.
Lau kupo
Lau kupotan banatuko dituzte eskatzaileak: mugikortasun arazoak dituztenak (bi etxe), familia ugariak (bi etxe), bi logelako etxea gura dutenak (sei etxe) eta kupo orokorra (29 etxe). Etxearekin garajea eta trastelekua erosi beharko dira.