Presoen aldeko mugimendu berria sortuko dute Oñatin

Mireia Bikuña 2012ko urtarrilaren 12a

Egubakoitzean, hilaren 13an aurkeztuko dute Zuazola institutuko aretoan 18:00etan. "Gatazka konpontzearekin batera, presoak eta iheslariak etxera ekartzeko lan egiteko prest gauden guztiak" deitu dituzte aurkezpenera.

Urtarrilaren 7an Bilbon egindako erretratua "kolosala" izan zela diote, "baina ez du pisurik jarraipenik ematen ez bazaio. Horretarako, herri-mugimendu berri bat sortuko dugu. Urratsez urrats egingo dugu bidea, berritzailea izango den mugimendu honekin".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak