Euskal Herriko egoera politikoa aztergai

Mireia Bikuña 2012ko urtarrilaren 12a

Oñatiko Udalak Euskal Herria herrijorran ekimenaren barruan mahai-ingurua egingo du hilaren 18an,  Zuazola institutuko aretoan, 19:00etan. Rafael Olaizolak, Ainhoa Sagarribaik, Mikel Zubimendik, Lore Martinezek, Xabier Gabilondok, eta Josu Aztiriak parte hartuko dute. Mahai-ingurua irekia da herritar guztiendako.

Partaidetza, Komunikazio eta Barne Antolamendu batzordeak hilero gai bat lantzeko asmoa dauka. Urtarrilean Euskal Herria eta bere egoera politikoa izango dute izpide. Euskal Herriko gaur egungo egoera politikoa, gatazkaren sorburu eta ondorioak, lurraldetasuna, eta beste hainbat gai landuko dituzte. .

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak