Ulmaren elkartasun kanpaina arrakastatsua izan da

Mireia Bikuña 2012ko urtarrilaren 12a

Hilabete eta erdian eskolako materialak eta umeen arropak, jostailuak, helduen arropa eta zapatak eta material elektronikoa jaso dituzte Ulmaren zerbitzu zentraletan. Batutako materiala Hermansoloña GKEk jaso eta banatuko du Argentinako hainbat lekutan. Ulmako bazkide eta langileen ekarpenekin bete dituzte kaxa.

Leku hauetan banatuko dute materiala:

  • Rallito de Luz, Jose C. Paz: jostailuak, eskola materia, umeendako eta helduendako arropak
  • Estrella Roja, Jose C. Paz: jostailuak, Ulmako kamisetak eta haurren arropak
  • Juan XXIII, Jose C. Paz: artilezko jantziak
  • Bichito de Luz, Jose C. Paz: jostailuak eta eskola materiala
  • Lurralde Indigenak, Jujuy eskualdea: haurrendako arropak, helduendako neguko arropak eta eskola materiala.
  • Obra Social, Antonio Mallea, Salta probintzia: helduendako arropak
  • Luis Arregi, Jujuy probintzia: helduendako arropak eta oinetakoak, eta gazteendako kirol oinetakoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak