Maribel Mendibasorendako Txandaren erakusleihoa

Mireia Bikuña 2012ko urtarrilaren 12a

Prezio zehatza delako lehiaketan erakusleihoaren preziora gehien hurbildu den herritarra izan da. Prezio zehatza 1.938,10 euro zen eta Mendibasok 1.938 euro idatzi zuen. Eguaztenean jaso zuen saria Alberto Vesga, Txandako presidentearen eskutik.

8.000 txartel baino gehiago jaso ditu Txandak. "Erantzuna ikusgarria izan da. Oso pozik gaude", esan dute Txandako ordezkariek. Eta asko izan dira erakusleihoaren prezio zehatzetik gertu egon direnak. Idoia Zubia, KOntxi Unamuno eta Susana Untzurruntzaga izan dira gehien hurbildu direnetako batzuk.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak