GBBk 2012rako martxan jarri duen Ekintza Egitasmoaren barruan dago honako hitzaldia. Dagoeneko zenbait hitzaldi eta jardunaldi antolatuta ditu egitasmo horren bidetik.
Urtarrilaren 17an, kultur etxean, 19:30ean izango da Barandiaranen hitzaldia. Hitzaldi irekia izango da, interesa duen edozeinendako.
Euskarazko komunikabideetan ekonomia gaiez jarduten du Joseba Barandiaranek aspalditik: EITB, Argia, Berria, Zuzeu… eta beste batzuetan kolaboratu izan du.