Erantzun bikaina argazkigintza ikastaroan

Mireia Bikuña 2012ko urtarrilaren 10a

Ilunpetan argazki taldeak Oñatiko Udal Kultura Sailaren bidez antolatu duen argazkigintza ikastaroak erantzun zabala izan du herritarren artean. 40 lagunek baino gehiagok eman dute izena, eta oraindik epea ez dute itxi: hilaren 16ra arte egin daiteke 50 euro ordainduta. Itziar Bastarrika izango da irakaslea. "Erantzuna ikusita bi edo hiru talde osatuko ditugu", esan digu.

Ikastaroaren helburua argazkigintzaren hastapenak lantzea da, era teoriko eta praktikoan. "Etxean daukagun argazki kamararen funtzionamendua landuko dugu: botoi bakoitzak zertarako balio duen, automatikoan ez da goenean, kamara nola erabili...", dio Bastarrikak.

Batez ere, digitalizazioa landuko dute, baina ikasleen artean interesik badago argazkigintza analogikoa ere aztertuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak