Eski irteeretarako izenematea zabalik

Mireia Bikuña 2012ko urtarrilaren 9a

Gaurtik (urtarrilak 9) hartuko dituzte izenak Aloña Mendi eski sailak antolatutako irteeratan parte hartzeko: astelehenero Aloña tabernan, 19:00etatik 20:00etara. Aste bukaerako hiru irteera egingo dituzte Baqueirara, eta elur kopuruaren arabera, laugarrena Alpeetara, Pazko Astean.

Irteerak egingo dituzte: hilaren 27tik 29ra, otsailaren 24tik 26ra eta martxoan. Azken horretan zeharkaldiko eski ikastaroa egingo dute. Hiru maila izango ditu: hastapenekoa, ertaina eta aurreratua. Denboraldiko azkena Pazko Astean egingo dute Alpeetara, baina datak ez dituzte zehaztu. "Elur kantitatearen eta kalitatearen arabera erabakiko dugu aurrerago", esan dutte.

Forfaitak merkeago

Bestalde, Aloña Mendiko eski sailak Aragoiko eski estazioekin duen hitzarmenaren arabera, forfatilak merkeago erosi ahal izango dira Oñatin bertan: Mendizabal kirol-dendan. Astun, Candanchu eta Formigalek forfaitetan 6-7 euroko aldera dago, leihatilan erosi edo Oñatin erosi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak