Goizeko 11:00etatik aurrera, Oñatiko gaztetxoak taldetan banatu eta ginkana hasi dute herria hobeto ezagutzeko. Eskuetan herriko planoa hartu eta kaleetan gora eta behera ibili dira.
Txandako denda bakoitza planoan zein tokitan dagoen zehaztu behar izan dute adibidez, parte hartu duten neska-mutikoek, eta horretarako, kalean zebiltzan herritarren laguntza ere jaso du talde batek baino gehiagok.
Oñatirekin erlazioa zeukaten galdera batzuk ere erantzun behar izan dituzte gaztetxoek eta pozik baina urduri xamar ibili dira. Izan ere, guztiek nahi zuten euren taldea izatea azkarrena.
Egin duten ginkana honek herria eta herriko komertzioak hobeto ezagutzen lagundu die.