Natra Oñatik maskota estreinatuko du zapatuan

Mireia Bikuña 2012ko urtarrilaren 5a

Burgosko Miguel Antonio Robleda taldearen kontrako lehia erabakigarrian (Zubikoa, 18:00) aurkeztuko dute taldearen maskota. Jokalariak animatu eta harmailak girotzeaz arduratuko da.  Betiko moduan sariak banatuko dituzte bazkideen arten, besteak beste,  Caja Laboral Baskonia eta Lagun Aro GBC taldeetako jokalariek sinatutako kamiseta bana, urdaiazpikoa eta txokolate packa.

Natra Oñatik eta Miguel Antonio Robleda taldeek hil ala biziko partidua jokatuko dute. Hamar jardunaldi jokatu dituzte, eta oso parekatuta daude sailkapenean: oñatiarrek 11 puntu dituzte, eta Burgoskoek 12.

Zortzi porrot jarraian

Xabi Igartuaren taldeak liga hasieran lortutako bi garaipenekin segitzen du. Ordutik zortzi partidu jarraian galdu du. Azkena, sailkepeneko azken lekuan dagoen, UPV Arabaren kontra. Jokalariak buru-makur daude. Zapatuan dute aukera hirugarren garaipena eskuratzeko. Zaleen eta maskota berriaren laguntzarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak