Gaztelekuari eman beharreko erabilera zehazteko prozesu parte-hartzailea

Mireia Bikuña 2012ko urtarrilaren 5a

Gaztedia sailak lehen bilera egingo du hilaren 11n, 18:00etan. Gaztedia Herrijorran egitasmoaren baitan batzar irekia egingo dute gaztelekuan bertan. Helburua da gaztelekuaren erabilera zehaztea.  Lehen batzarrean metodologia eta epeak adostuko dituzte.

Aurrez 2012ko udal aurrekontuak  zehazteko egindako moduan, herritarren esku utzi gura dute gaztelekuari eman ahal zaion erabilpenaren gaineko proposamena egin eta adostea. Alegia, gune horrek izan behar dituen diseinua eta funtzionamendua zehaztuko dute: egitura juridikoa, estatutuak, erabakitze ahalmenak...

Batzar irekia

Udal arduradunek herritar guztiak animatu gura dituzte batzarrean parte hartzera, gazteak direnak, gaztelekua erabiltzeko ohitura dutenak, inoiz gaztelekuan egon ez direnak, jakinmina dutenak...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak