Puzgarriekin jolasteko azken eguna

Mireia Bikuña 2012ko urtarrilaren 4a

Oñatiko Gabonetako jolas parkea gaur itxiko dute ( 11:00-14:00 eta 16:30-20:00). Atzo lepo bete zen goiz eta arratsaldez Zubikoa kiroldegiko kantxa berdea. Ume zein guraso gustura ibili ziren gune ezberdinetan. Berrikuntzak ere baditu jolas parkeak: marrazkiak egin eta landaretxoak landatzeko gunea: espinakak, kipulak eta beste.

Adinaren arabera gune ezberdinak ditu jolas parkeak: 1-5 urte artekoendako ludoteka eta tren txu-txu, eta 6 urtetik gorakoendako puzgarriak: itsasontzia, sagardotegia, eta ahoa zabaltzen duen baserritarra. X-box-arekin jolasteko gunea ere badago 8 urtetik gorakoendako.

Berrikuntza

Gabonetako jolas parkeko berrikuntza nagusiena landareen gunea da. Espinakak, kipulak eta beste landatzeko guena dago. Marrazkiak egiteko aukera ere badute neska-mutikoek: Olentzero edo tximeletak margotu ahal izango dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak