Hastapeneko pilates ikastaroak lau saio izango ditu. Astelehenetan eta eguaztenetan 17:15ean emango dituzte eskolak; eta martitzenetan eta eguenetan, 18:15ean edo 20:15ean. Bazkideek 16,80 euro ordaindu behar dituzte eta ez bazkideek 20,30 euro.
Fit bike
Urtarrilean eta otsailean egingo dituzte hastapeneko fit bike ikastaroak: urtarrilaren 10ean eta 12an, eta otsailaren 2an eta 7an; biak ala biak, 17:15ean. Bazkideek 6,80 euro eta bazkide ez direnek 10,10 euro. Hastapen ikastaroak bukatuta zerbitzuarekin jarraitzen dutenei ordaindutakoa hileko kuotatik deskontatuko diote.
Gimnasia abdominal hipopresiboa
Azkenik, gimnasia hipopresiboen gaineko ikastaroa berriak ipiniko dituzte martxan hilaren 9an. Hilabeteko ikastaroa izango da: astelehenetan edo eguaztenetan, 17:15ean edo 20:15ean. Bazkideek 33,65 euro ordaindu behar dute, eta bazkide ez direnek 40,60 euro.