Doako sukaldaritza ikastaroa Oñatiko plazan

Arritxu Barruso 2011ko abenduaren 29a

Gabonetan ere kontsumo jasangarria bultzatzeko eta bertako eta garaiko produktuen kontsumoa bultzatzeko 'Sukalde Ibiltaria' ipini du martxan Kutxa Ekogunek Basque Culinary Center-en laguntzaz. 'Gabonetan ere bertakoa eta garaikoa' lelopean doako sukaldaritza ikastaroak ari dira eskaintzen; bada,  Oñatiko Foruen enparantzara iritsi da 'Sukalde Ibiltaria'.

ARGAZKI GALERIA HEMEN

Basque Culinary Center unibertsitateko irakasle Jero Lertxundiren adierazpenak jarraituz honako errezatak ikasi ahal izan dituzten Ekogunearen autobusera gerturatu direnak: Beasaingo odolki-trufak eta sagar konpota; Zurrukutuna, bakailo eta gorringo pintxoarekin eta Idiazabalgo Gazta-tarta irasagarrarekin.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak