2012 urteko Udal egutegia kalean da

Maider Arregi 2011ko abenduaren 28a

Oñatiko Udalak 2012 urteko egutegia kaleratu du. Aurten, 900 ale egin dituzte, eta datozen egunetan, urtero legez, doan banatuko dituzte herriko ikastetxe, enpresa eta bulego publikoetan. Ondoren, soberan geratzen diren aleak salgai jarriko dira turismo bulegoan. Herritarren batek egutegia nahi badu, euro baten truke eskuratu ahal izango du turismo bulegoan. Poster tamainako orri bakarreko egutegia da. Zuri-beltzezko irudi batean, Oñatiko plaza ikusten da, elurtuta, eta Bitoriano Gandiagaren poema bat dakar.

Bestalde, hilabeteen izenak eta beste zenbait ohar Oñatiko hizkeran daude jarrita. Aurtengo egutegiak badu berritasunik. Izan ere, herriko jai egunez gain, hainbat egun berezi ere markatu dira, besteak beste, emakumeen, langileen edo euskararen nazioarteko egunak, San Juan bezpera, etab. Udaletik jakinarazi dutenez, egun berezi horietako bat gaizki markatuta dago. Karnabal martitzena, izan ere, otsailaren 20an izango da, eta ez 29an egutegian jartzen duen moduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak