2012ko udal aurrekontuak onartu dituzte Oñatin: ia 16 milioi euro

Mireia Bikuña 2011ko abenduaren 23a

Bilduren aldeko botokien 15.816.149,16 euroko aurrekontua onartu zuten, 2011n baino %3,7 gehiago. EAJk kontra bozkatu 2012rako proposatutako udal langileen lan hitzarmenaren igoera gehiegizkoa zelako. %2,82 igotzea proposatu zuen Bilduk. Dena den, EAJk "zoriondu" egin zuen gobernu taldea "aurrekontuak urtea bukatu aurretik aurkezteko egindako esfortzuagatik".

2011ko aurrekontuekin alderatuta diru kopuru antzekoa izango dute udal antolaketako 12 batzordeek. Honela banatuko ditu dirua batzordeka.

Ogasuna

  • 1.873.678, 66 euro.
  • % 5,75 gehiago.

Euskara eta Hezkuntza

  • 600.109,69.
  • % 18,99 gehiago.
  • Oñatiko euskara sustatzeko: 5.000 euro.
  • Udala UEMAn sartzeko: 15.000 euro.
  • Euskararen plan estrategiako bultzatzeko: 18.000 euro.
  • Ikastetxeen laguntza %10 igoko dute.
  • Herri Eskolaren galdara aldatzeko: 75.000 euro. Jaurlaritzak %60 itzuliko du.

Berdintasuna

  • 42.000 euro.
  • Batzorde berria da.
  • Ongizate Zerbitzuak 12.000 euro bideratzen zituen berdintasunerako.
  • Proiektu nagusiak: emakumeen egoeraren diagnosia, eta berdintasun planaren diseinua eta garapena egin, eta formakuntza eta sentsibilizazioa bultzatu.
  • Orain arteko ikastaroekin jarraitu; besteak beste, autoestima ikastaroa.

Auzoak eta Landa Garapena

  • 475.368,99 euro
  • % 43,62 gehiago
  • Herriko produktuak promozionatzeko: 8.000 euro
  • Kontsumo taldearendako eta artzainendako lokal bat egokitzeko: 70.000 euro.
  • Biomasaren gaineko ikerketa eta bideen inbentarioren ikerketa eta proiektua egiteko: 38.000 euro

Ongizate Zerbitzuak

  • 1.820.015,18 euro
  • % 5,11 gehiago
  • Pobrezian daudenendako laguntzak: 80.000 euro
  • Desbabestuendako: 60.000 euro. 2011n baino %17 gehiago.
  • Etxebizitza sozialen egokitzapena egin eta alokairu sozialetan emateko: 30.000 euro

Ingurumena

  • 215.897,79 euro
  • % 64,36 gehiago
  • Zero Zabor filosofia bultatzeko ekintzak egiteko: 22.000 euro; bestek beste, kontsumo arduratsua, birziklapena, berrerabilpena...

Kirola

  • 1.167.206,89 euro.
  • % 20,36 gehiago.
  • Larrañako kirol gunea berritzeko: 213.600 euro. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 50.000 euro eman ditu.

Kultura

  • 833.061,89 euro.
  • % 1,25 gehiago.
  • Argitalpenak egiteko: 10.000 euro.

Partaidetza, Komunikazioa eta Barne Antolamendua

  • 4.526.665,58 euro.
  • % 9,05 gehiago.
  • Pertsonen hartu-emanetan oinarritutako barne antolaketa eta kudeaketa eredua martxan ipintzeko: 18.000 euro.
  • Langileen formakuntzarako: 5.000 euro.

Sozioekonomia

  • 545.999,01 euro
  • -%7,62.

Hirigintza eta Zerbitzuak

  • 3.441.065,48 euro.
  • -% 16,26.
  • ETEOko eraikin zaharraren mantenua egiteko: 15.000 euro.

Gazteria

  • 275.080,00.
  • % 18, 93 gehiago.
  • Gazte taldeendako dirulaguntzak: 15.000 euro.
  • Larrañan skate parkea ipintzeko: 30.000 euro.

Inbertsio nagusienak

  • Larrañako kirol gunea berritzeko: 243.600 euro.
  • Olakuan komun publikoa ipintzeko: 60.000 euro.
  • Herriko bi jolas parke estaltzeko: 60.000 euro.
  • Espazio publikoak optimizatzeko: 18.000 euro.
  • Osasun Zentro inguruko irisgarritasun plana martxan ipintzeko: 180.000 euro.
  • San Lorentzo auzoko irisgarritasuna.
  • Errekaldeko irisgarritasunaren azken zatia egiteko (Mendiko kale atzeko errepide zatia): 86.000 euro.
  • Errekalde Herri Eskolako galdara aldatzeko: 75.000 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak