Azken gutunak batzera etorriko da Olentzero Oñatira

Mireia Bikuña 2011ko abenduaren 23a

Biharko protagonista nagusiena 17:30ean helduko da Otadui Zuhaiztira. Han izango ditu zain Martiñola kultura taldeko kideak eta Jose de Azpiazu musika eskolako ikasleak. Martiñolako kideak laguntzaileak izango dira, eta musika eskolako triki-pandero taldeak kalejira girotuko du. Handik abiatuta herriko kale nagusiak zeharkatuko ditu.

Kale Zaharretik eta Aita Madinatik igota plazara helduko dira. Handik Kale Barria-Etxaluze joan-etorria egingo dute.
Olentzeroren bisita Foru plazan bukatuko da. Musika eskolako akordeoi taldeak Gabon kantak joko ditu neska-mutikoek euren gutunak eman eta gozokiak jasotzen dituzten bitartean.

Musika eskolakoak bandarekin

Bukatzeko, 19:00etan, musika eskolak eta musika bandak duten hitzarmenari esker, haize instrumentua lantzen diharduten 14 ikaslek, bandarekin joko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak