Liburua idazteko Ulmak duen dokumentazioan oinarritu dira. Idazti Servicios Editoriales enpresak eman dio forma liburuari. Baina, dokumentazioaz gain, Ulmako langile eta bazkide izan direnen kontakizunek presentzia handia izan dute; eta baita, modu batera edo bestera, Ulmarekin hartu-emana izan duten pertsonen hitzak.
Besteak beste, Inazio Maiztegi ren eta Pedro Ugarteren Ulma taldeko sortzaileak, Sebastian Aiastuiren Ulma Forjako sortzailea, Jose Luis Madinagoitiaren Ulmako presidente ohia, Sabino Zuazabeitiaren parroko ohia, eta Alfonso Gorroñogoitiaren eta Jose Mari Ormaetxearen hitzak jaso dituzte.
"Oroitzapenerako liburua"
Ulmaren istorioa laburtzen duen lehen liburua da, eta "oroitzapenerako" liburua izatea gura dute. Aurretik, taldearen ibilbidea jasotzen zuen gehigarri batzuk idatzi zituzten.