Fiachras bergararrak Antton tabernan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko abenduaren 23a

Egubakoitzero egiten dituzte kontzertuak Oñatiko Antton tabernan; asteon bi izan dituzte: eguaztenean Bastards' Assault taldeak jo zuen eta gaur, egubakoitza, Fiachras bergararren txanda izango da. 19:30ean hasiko da eta aurtengo azken emanaldia izango da.

Bergarako taldeak rock eta folk musika egiten du. Dagoeneko bi disko argitaratu dituzte, eta, hain zuzen, Hiltzera goaz bigarren diskoko abestiak eskainiko dituzte Oñatin. Taberna zuloko abestiak egiten dituztela azaldu dute antolatzaileek, eta baita  musika eta parrandarik ez dela falta izango gaur Oñatiko tabernan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak