Eskalada eskola ipiniko dute martxan urtarrilean

Mireia Bikuña 2011ko abenduaren 20a

6-18 urte arteko neska-mutikoendako da, eta izenemate epea zabalik dute (kiroldegian egin behar da). Jon Agirre eskaltzailea izango da irakaslea eta eskolaren nondik norakoak azaltzeko ate irekiak egingo dituzte bihar, eguaztena, 16:30etik 18:30era arte.

Eskolak astero egun baten emango dituzte, eguaztenetan edo egubakoitzetan (17:00-18:30), eta adinaren arabera gai ezberdinak landuko ditu: txikienek ikasiko dute korapiloa egin, arnesa jantzi eta finkatzen; eta helduagoei gauza teknikoagoak erakutsiko die, ardura handiagoa eskatzen duten gauzak.

Eskalada Oñatin

Ikastaroaren helburua da eskalada ezagutzera ematea, eta Oñatik eskalada egiteko ematen dituen baliabideak ezagutzera ematea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak