Eguenean aurkeztuko dute Ulma taldearen 50 urteotako historia jasotzen duen liburua

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko abenduaren 20a

Ulma taldeak 50. urteurrena ospatzeko egin duen liburuaren aurkezpen ofiziala egingo du. Oñatiko kooperatibaren mende erdiaren historia jasotzen da liburuan. 50 urte elkarrekin da liburuaren izenburua. Eguenean aurkeztuko dute liburua 12:00etan Ulma taldearen Auditorioan, Oñatiko Garagaltza auzoan.

Ulmaren historia azaltzen du liburuak, hamarkada ezberdinetan banatua. 50 urte hauetan zehar Ulmaren historian, modu batean edo bestean, parte hartu duten pertsonen azalpenekin batera.

Ekitaldia Irene Alberdi Ulma taldeko lehendakariak aurkeztuko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak