Arrikrutz ziklo-kross taldeko Maider Usandizagak Euskadiko txapelketan zilarrezko domina eskuratu du. Hala, Usandizaga gazte oñatiarra, Euskaldiko txapeldun ordea dugu. Hilaren 24an, egin zen Euskadiko Txapelketa. Bestalde, aurreko astean Legazpin egindako Gipuzkoako txapelketan Iker Alberdik (Kadetetan) eta Aitor Umerezek (Sub 23) zilarrezko domina bana jaso zuten. Hala, aste berdinean, Arrikrutz taldeak Gipuzkoako bi txapeldun orde eta Euskadiko bigarren txapelduna lortu du.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.