Sinopsia:
Unibertsoaren sorrera eta bilakaera, egitura eta etorkizuna ikertzen dituen astronomiaren adarra da kosmologia. Unibertsoaren misterioa zabala da eta gizakiaren arduretako bat izan da aspalditik. Azkeneko 50 urteotan, halere, eta teknologiaren garapenari esker batik bat, oso aurkikuntza garrantzitsuak egin dira kosmologiaren alorrean. Hauetako batzuek, Barreneko Erradiazio Kosmikoa-k esaterako, unibertsoaren sorrera eta bilakaeraren inguruko galdera askori erantzun zentzuduna eman diote.