Helduek zazpi kilometro egin beharko dituzte: itzuli txiki bat eta bi handi herriko kaletan zehar. Umeek korrika egin beharko dute plaza inguruan zehaztuko duten ibilbidean. Guztiek izango dute aukera kiroldegian aldatu eta dutxatzeko.
Sailkapenak
San Silbestre lasterketako sailkapena ikusgai egongo da urtarrilaren 3rako www.antxintxiketan.com eta www.lasterketak.com atarietan. Horri horietan dago lasterketaren arautegia.