Beste bi sari ere banatu zituzten urtea bukatu aurretik egindako ekitaldian. Urtean zehar egindako gaikako apainketak aintzat hartuta Txokolateixiak jaso zuen sari berezia (500 euro). Bestalde, herritarrek bozka bidez, Marku arropa dendako erakusleihoa aukeratu zuten ederrena bezala (500 euro).
"Maila oso ona"
Epaimahaiak sei ezaugarri hartu zituen kontuan erakusleihoak baloratzeko: diseinua, irudimena, orijinaltasuna, argiztapena, gaia eta berrikuntza. Gipuzkoako Merkatal Ganbarako ordezkariak balorazioa positiboa egin zuen. "Beste herri batzuetako erakusleiho lehiaketekin alderatuta, Oñatiko maila oso ona da. Irudimen handia dago", esan zuen.
100 urteko jardunagatik oroigarria
Azkenik, lehiaketa sariak banatu ondoren, Juanitosa omendu zuten. 100 urte bete ditu dendak, eta plaka bat jaso zuten oroigarri moduan.