Schleck anaiekin Tourra irabaztea izango da taldearen helburuetako bat, eta helburu hori lortzeko bidean ondoan izango dituzte Chris Horner eta Andreas Kloeden. Bestetik, taldeko zuzendari Johan Bruyneel-ek adierazi du ez duela inongo beldurrik horrenbeste izarreko taldea zuzentzeko, lehenago ere ibili delako horretan –Armstrong eta Contador talde berean izan zituenean, esaterako. Argazkiak: radioshacknissantrek.com