Lehen zatiko 30. segundoan Asier Ugartek oñatiarren lehen gola sartu du, Elgoibar taldeko atzelariak egindako huts nabarmen bat aprobetxatuta. Lehen zati horretan Aloña nagusi izan da zelaian eta partida erabakitzeko aukerak sortu ditu, aprobetxatu ez dituen arren.
Bigarren zatiko lehen minutuetan penalti garbi bat gauzatu ostean elgoibartarrek berdinketa lortu dute. Hortik aurrera Aloñakoek aurrera egin dute garaipenaren golaren bila, eta Roberto Idigorasek sartutako gol bikain bati esker aurrea hartu dute oñatiarrek. Partidaren azken minutuan Aritz
Garmendiak lortu du lasaitasuna eman duen gola.
Gabonetako atsedenaldiaren atarian, garaipen bikaina Andoni Azkargortaren mutilek lortutakoa.