Momenturo ikus-entzuleen parte-hartzea bilatu zuten Gospel Soul taldeko kideek, txaloka eta panderoaz lagunduta. Bukaeran iritsi zen momentu gorena, Oh happy day! Gospel musikaren ereserkia eta We are family Sledge ahizpen abesti ezagun eta dantzagarria kantatu zituztenean.
A cappella, bukaeran
Bi abesti ezagun horien ostean bukatu zen kontzertua, baina ez zuten alde egin bis-ik abestu gabe; ikus-entzuleek "beste bat, beste bat" zioten bitartean irten ziren berriz ere bostak agertokira. Pianoa alde batera laga eta bost taldekideek batera a cappella abestu zuten azken kantua. Ikus-entzuleak eta taldekideak gustura geratu ziren kontzertuarekin.