Elkar Hezi eskolak antolatuta azoka solidarioa egin dute goizean Oñatiko plazako arkupeetan. Besteak beste, Sahara, Haiti, Guatemala eta Indian lanean ari diren GKEak elkartu dira, Debagoiena, Donostia eta Bilbokoak. Herrialde horietako jakiak, apaingarriak eta Elkar Heziko ikasleek birziklatutako materialekin egindako bitxiak izan dira salgai bertan. Euria egin arren, jende ugari hurbildu da arkupeetara.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.