Gabonetako sukalde ibiltaria herririk herri

Mireia Bikuña 2011ko abenduaren 15a

Kutxa Ekoguneak Basque Culinary Centerren laguntzarekin sustatutako kanpainak Gabonetako menuetan tokiko eta garaiko produktuen erabilpena bultzatu nahi du. Gipuzkoako zazpi herri bisitatuko dute, doako ikastaro trinkoak eskainiz: 19an, Donostian, 20an Zarautzen, 21ean Tolosan, 22an Beasainen, 27an Azkoitian, 28an Oñatin eta 29an Oiartzunen.

Gabonetan ere, bertakoa eta garaikoa lelopean sukalde ibiltaria martxan ipiniko dute hilaren 19an. Ordubeteko ikastaro trinkoen (11:00-14:00 eta 17:00-20:00) bidez Gabonetako menuak prestatzeko errezeta berriak erakutsiko dituzte.

Parte hartzeko

Ikastaroetan parte hartu gura dutenek lekua gorde beharko dute 902 10 91 56 telefonora deituta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak